Arlo horretako enpresekin negoziatzea eta gobernua aholkatzea izango dira haren lanak. Gai horrek euskaldunontzat duen garrantzia ekarri du gogora Waliñok, gure herriak eta hizkuntzak ingurune digitalean lekua izan dezaten. Hori posible egiten ez duten zenbait adibide ere jarri ditu: Googlemaps, Tripadvisor, Twitter... Horregatik iruditzen zaio Euskal Herrian ere enbaxadore digitalaren antzerako figura beharko genukeela.