"Gizarteari eskaintzen zaizkion zerbitzuetan, euskara lan hizkuntza izan behar da"

Azken egunotan, hizkuntza irizpideen gaiarekin bueltaka dabiltzala Gasteizen azaldu du Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek.

Audio_placeholder

"Gizarteari eskaintzen zaizkion zerbitzuetan, euskara lan hizkuntza izan behar da"

Loading player...
Rober Gutierrez
Rober Gutierrez

Izan ere, udal programa batean balioespen irizpideak ezarri izanagatik eztabaida sortu dute PPkoek. Gutierrezen ustez, hizkuntza irizpideak ezartzea, baloratzea eta kontuan hartzea normala eta beharrezkoa da. Gainera, argi utzi du instituzioek euskaldunon onurarako lan egin behar dutela, eta gure ongizatean hizkuntzak funtsezko balioa duela. Iskanbila sortu izanak, berriz, mahai gainean uzten du "normala" dena erdaraz egiten dela, euskaraz egindakoa markatua dela gaitzetsi du Gutierrezek.