Paula Casaresek egindako ikerketari ere erreparatu dio, gurean baliatutako transmisioaren kontzeptua gainditzeko beharra mahai gaineratu baitzuen, sozializazioarekin ordezkatzeko. Iñaki Martinez de Lunak, berriz, bigarren sozializazioaz hitz egin omen du, Mintzalagun programen potentzialitatea nabarmentzeko. Rodriguezek, ordea, helduentzako aisialdi euskaldunak izan dezakeen indarraz oroitu behar garela uste du, eta horrekin lotuta oroitu da kaixomaitia.eus atariaz. Euskaraz ligatzeko eta euskaldunak harremanetan jartzeko aukera ematen duenaz.