Horretaz hitz egin du Koldo Zaratek gaurkoan. Katalanen egoera soziolinguistikoa gurea baino aurreratuagoa dela uste du, ideologikoki lortu dutenari balioa aitortu behar zaiola. Zarateren arabera, herrialdeko hizkuntza etorkizunean katalana izango dela argi dute, beste hizkuntzak kontuan hartuta ari dira katalanez biziko diren herria eraikitzen. Izan ere, egoera eta prozesu politikoak Kataluniako hizkuntza aktibismoan sekulako eragina dutela ondorioztatu ahal izan dute hara egingako bidaian.