Gaur zendu den Juanba Berasategi zinegileak 2013an Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera. Zumarraga-Urretxuko KKinzona irratiaren 10. urtemugaren harira, biharko antolatu dituzten ospakizun ekintzen berri eman digu Aritz Ormazabalek. Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte etorri da eta Arantxa Iturberen 'Koadernoa zuri' saiakeraz eta Martxel Mariskalen 'Azken zakatzak' liburuez hitz egin du. Amaitzeko, Halabediko lagunek Info7 irratiko Oinatz Aizpururi egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.