Quark: Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduaren gehiengoak

Berriztatzen ez diren lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen dituela munduko populazioaren gehiengoak komentatu dute Elhuyareko Quark saioan.

Audio_placeholder

Quark: Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduaren gehiengoak

Loading player...
Quark
Quark

Ondorio hori atera dute elikagaien nazioarteko merkataritzak lurpeko uretan duen inpaktua neurtzeko egin duten azterketa batean. Nature aldizkarian argitaratu dute lana.

Lurpeko uren %70 inguru nekazaritzarako erabiltzen da gaur egun, eta, ondorioz, akuiferoen ur-maila asko ari da jaisten, batez ere, eremu idorretan. Gainera, akuifero horietako askotan ura ez da berritzen, eta agortzeko bidean daude, beraz. Horrek, ingurumenean dituen eraginez gain, arriskuan jartzen du elikagaien ekoizpenaren iraunkortasuna ere. Bada, Naturen argitaratu berri duten lan honetan kalkulatu dute zenbat lurpeko ur ez-berriztagarri kontsumitu zen, 2000tik 2010era, nazioarteko merkataritzan mugitutako elikagaiak ekoizteko.