"Seme-alabentzat nahi dugun hizkuntza ohituraren oinarria eskaini behar dugu gurasoek"

Euskararen egoera minorizatuak hizkuntza ohituretan duen eraginari heldu dio Iñaki Eizmendik. Zehazki, gurasoek euskaraz egin arren, erdaraz erantzuten duten seme-alaben kasuari erreparatu dio.

Audio_placeholder

"Seme-alabentzat nahi dugun hizkuntza ohituraren oinarria eskaini behar dugu gurasoek"

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Hizkuntza ohituren atzean dagoenaz hausnartu behar dela iruditzen zaio. Aipaturiko kasu konkretua ingurune ez euskaldunetan gertatzen dela esan du, eta gurasoek seme-alabei beti euskaraz egin zein ez gerta daitekeela. Seme-alabek gurasoak erdararekin identifikatzen badituzte, naturala da haiei hitz egiterakoan erdara ateratzea. Horregatik uste du euskararentzat eremuak irabaztea komeni dela, gurasoak seme-alabekin euskara hutsean aritzeko guneak sortzea. Gurasoek beti euskaraz eginda ere, posible da seme-alabek erdarara jotzea. Kasu horretan, seme-alaben erdararako joera moztu eta harremana euskarara eramatea aholkatu du.