Bertso pilota Argentinara, Artedrama euskal laborategia eta Amarauna aisialdi sarea

Atzo irten ziren zazpi lagun Euskal Herritik Argentinara, bertso pilota zubi gisa hartu eta hango euskal etxeak bisitatzeko asmoz.

Audio_placeholder

Bertso pilota Argentinara, Artedrama euskal laborategia eta Amarauna aisialdi sarea

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Horietako zenbait Tolosaldekoak direnez, dinamikaren berri ekarri du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gure irratien tartera. Segidan, Ainhoa Villaverdek 20. Korrikaren azken egunaz egindako kronika izan dugu entzungai. Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, joan den astean Nafarroako parlamentuan emakume torturatuek eskaini zituzten testigantzak. Txapa irrati libreko lagunek Koldo Gilsanzekin hitz egin dute gurasotasunaren metaforaz. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek apirilaren 17tik 22ra Aulestin Artedramak antolatuta egingo den euskal laborategiaz hitz egin digu. Amaitzeko, Amarauna sareko Irati Brabo batu da hezkidetzaren tartera eta euren sarean sustatzen duten aisialdi ereduaren berri ekarri du.