Uste du merkatariek, produktuari dagokionez, barneratuta dutela hizkuntzaren aldagaia, baina saltzeko moduari dagokionez, ez. Merkatariei ikusarazi behar zaie zeharkako mezuen hizkuntzak ere eragiten duela bezeroengan, eta horietan ere arreta jarri behar dela. Astorkiaren hitzetan, Gernika-Lumoko Udalak egindako lanari esker, asko euskaldundu da bertako hizkuntza paisaia azken urteotan.