"Hizkuntza jokaera berriak praktikan jarri behar dira, koherenteago eta normalagoak"

Joan den astean, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan dagoen herri txiki euskaldun batean egon omen zen Karmelo Ayesta.

Audio_placeholder

"Hizkuntza jokaera berriak praktikan jarri behar dira, koherenteago eta normalagoak"

Loading player...
Karmelo Ayesta
Karmelo Ayesta

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan herri horretako gaitasun mailara heltzeko 50 urte beharko direla nabarmendu du. Herri horretara joan eta ezustekoa hartu zuen: euskararen kale erabilera %20an dagoelako eta gaztelania lehen hizkuntzatzat dutenen kopurua hazi egin delako. Arnasguneetan gertatzen ari den bilakaera horretan arrazoi askok eragiten dutela uste du Ayestak, eta aurrera begira ere, gero eta globalagoa eta irekiagoa izango omen da mundua. Horregatik iruditzen zaio estrategia berriak asmatu beharra dagoela, eta tarte honetan Mertxe Mugikak eta Alex Artzelusek esandakoez oroitu da.