Azken aldian, formalki esaten delako mende laurden bat indarrean daramaten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hizkuntza eskakizunak aldatu behar direla. Forentse batek edo kale garbitzaile batek EGA titulua behar ote duen entzun izan duelako politikarien ahotik. Narbaizak gezurretan aritzea edo ez jakitea leporatu die horiei, gainera, hizkuntza azterketen maila Europatik ezartzen dela ekarri du gogora. Bera ados dago probak berraztertzearekin, baina horren atzean hizkuntza eskakizunak kentzeko asmoa dagoela iruditzen zaio.