Jarrera matxista hainbat salatu ditu Belako musika taldeak publikoki, eta bereziki kazetaritza alternatiboaren izenean idatzi eta esaten direnengan jarri nahi izan dute fokoa. Jenesaispop hedabidean egindako salaketa facebook-eko euren horman jarri eta gaur Lore Billelabeitiarekin hitz egin dugu. Amorrua eta tristura sentitzen dituztela aipatu digu.