Horri lotuta, azken urteotan, euskalgintzan, esparru-arteko harremanetan egin den lan handia ekarri dugogora. Euskalgintzak orain arte ia kulturgintzarekin bakarrik zeukan lotura hedatu egin duelako, hirigintza eta lurraldetasunera, adibidez. Baina esparru soziokonomikoarekiko lotura berde samar dagoela uste du Agirrek. Euskararen sozializazioa lantzeko foro batean, aisialdian lanean aritzen diren hainbat lagunekin egoteko aukera izan zuen: haiek onartzen dute hizkuntza-normalizatzaile gisa duten papera, baina lan prekarioak dituzte.