Izan ere, lanpostua lortzeko euskara beharrezkoa den administrazioko postua lortuz gero, debekatu egiten diete euskara beharrezkoa ez den postu batera leku aldatzea. Alderantziz egitea, ordea, posible da. Gogora ekarri du, gainera, UPNk ingelesa baloratu zuela oposizioetan, eta horri esker postua lortu zutenak aurkez daitezkeela gaztelaniazko postuetara. Euskararekin ere berdin jokatzeko eskatu du.