"Eredu izan nahi duen Bilbok, estrategian hizkuntzaren presentzia nabarmendu behar du"

Loraldia festibalaren hirugarren edizioa martxan da martxoaren 7tik Bilbon. Apirilaren 8ra bitartean, euskarak eta euskal kulturak izango duten protagonismoari begira jarri da Azkue Fundazioko Amaia Ocerin gaurkoan.

Audio_placeholder

"Eredu izan nahi duen Bilbok, estrategian hizkuntzaren presentzia nabarmendu behar du"

Loading player...
Amaia Ocerin
Amaia Ocerin

Euskal kulturari erreferentziazko plaza eskaini nahi diote antolatzaileek, tartean, festibalerako bereziki sortutako ekoizpenak ikusgai jarriko dituzte. Jaialdiaren ikuspegi hezitzaileari ere heldu dio Azkuek, eta Bilboko bi ikastetxetan garatuko duten proiektua nabarmendu du. Loraldiak euskal kulturaren ekarpenik berritzaileenak plazaratuko dituela eta, Bilbon dagoen beharrari heldu dio Azkuek: "Kultura saltzen duen hirian egon behar du euskarak".