Iker Martinez de Lagos
Iker_mtz_de_lagos
"Administrazioan, egoera betikotzeko asmoa edo etorkizuneko berdintasuna aurreikusten dugu?"

Basurtu ospitaleko sarrerako fatxadan ageri den iragarkiko leloari heldu dio Topaguneko Iker Martinez de Lagosek. Honakoa dio: “Ayúdanos a mejorar: ¡elige tu lengua!”. Ospitalean zehar, mezu berdina aurki omen daiteke hainbat karteletan, euskaraz batzuetan, gazteleraz beste. batzuetan.

Loading player...
10/03/2017 12:30

Martinez de Lagosek ulertzen du kanpaina euskaldunok euskaraz aritzera animatzeko pentsatuta dagoela, ulertzen du Osakidetzak modu inplizituan esaten duela pazienteen hautua errespetatzeko ahalegina egingo duela, baina badaki Osakidetzak hori betetzeko zailtasunak dituela, zailtasun praktiko eta objetiboak. Gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak funtzionarioen hizkuntza eskakizunen errebisioa berriro egingo duela iragarri eta enegarrenez hizkuntza perfilen eztabaida sortu dela. Beti ari garela zerbitzuez, herritarrak artatzeaz, baina gutxitan administrazioaren funtzionamenduaz, bere lan-hizkuntzaz eta egungo egoera ia elebakarra betikotzeaz.

INFOS ASSOCIÉES