Txerra Rodriguez: "Gehiago ikertu behar da euskara elkarteen lana, arrasto sakonagoa uzteko jendartean"

Orain dela urte gutxira arte, euskararen historia atzeraka kontatu dela uste du Txerra Rodriguezek, euskarak izandako muga historikoak etengabe atzeratzen joan direla.

Audio_placeholder

Txerra Rodriguez: "Gehiago ikertu behar da euskara elkarteen lana, arrasto sakonagoa uzteko jendartean"

Loading player...
txerra rodriguez
txerra rodriguez

Hala ere, Xabier Erizen 'Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-. 1936)' tesia ekarri du gogora, horren arabera, iraupenaren historia baita euskararena. Iraupen horretan, hizkuntza komunitateak izan duen zeresanari heldu dio Rodriguezek, jada ezin dela euskararen historia euskararen aldeko mugimendurik gabe kontatu uste baitu. Mugimenduen urratsen atzetik etorri omen dira erakundeen erabakiak. Mugimenduen artean, euskara elkarteek egindako lana nabarmendu du Rodriguezek, horregatik iruditzen zaio kezkagarria akademiatik mugimendu horiei kasu gutxi egitea.