Ez du uste lan erronka makala denik, besteak beste, lankideen artean erresistentziak dituztelako, eta administrazioak ere urratsak kostata egiten dituelako. Hala ere, positiboa iruditzen zaio euskalduntze horretan jende finak egiten duen lana eta horren adibide gisa jarri du martxoan Iruñean egingo den 27. Osasun Biltzarra. Horrez gain, nabarmendu du osasun arloan badaudela antzezlanak, dokumentalak zein Youtuberako materiala sortzen dihardutenak eta bereziki ekarri du gogora Josu Lezametaren bloga.