"Bizkaierara itzultzeko aukerak esan nahi du gaztelaniaz ekoizten dela Batzar Nagusietan"

Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak transkribatzeko zerbitzuaren lizitazio-iragarkia eta estuen itzulpena bizkaieraz egin dadila agintzen du baldintza teknikoen pleguak.

Audio_placeholder

"Bizkaierara itzultzeko aukerak esan nahi du gaztelaniaz ekoizten dela Batzar Nagusietan"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Asaldura sortu du erabakiak eta horri erreparatu dio Leire Narbaizak. Haren hitzetan, desegokia ez da bizkaierarako itzulpena egitea, ganorazko euskalkiak halako testuetan lekua izan dezakeela uste baitu. Kezka eragin beharko lukeena, ordea, testuak itzuli behar izatea da, jatorriz ez direla euskaraz sortzen esan nahi baitu horrek. Horrez gain, itzulpenerako enpresak kontratatu beharraz ere kexu da, itzultzaileek administrazio horretako langile izan behar luketela iruditzen baitzaio.