Seme-alabek euskaraz ikasteaz gurasoek izaten dituzten kezkei erantzuten ahalegintzen da. Izan ere, jakitun da hizkuntza eredua hautatzerakoan zalantzak ager daitezkeela. Eizmendik uste du seme-alabentzat zer nahi duten pentsarazi behar dietela eta eskolan euskarazko hezkuntza jasotzeaz gain, euskalduntzerako beste esparru batzuk ere beharko dituztela ikusarazi.