Agirreren ustez “denak bat gatoz EITBk aldaketa behar duela esaterako orduan, beste kontu bat da zer nolako aldaketa proposatzen dugun”. EH Bilduko parlamentariaren hitzetan “EITB ez ditu bere sorrerako helburuak betetzen” eta euskal esparru komunikatibo indartsu bat eraiki nnahi bada “EITB sendotzea ezinbestekoa” dela uste du. Euskal Irrati Telebistaren gehiegizko dependentiza politikoa ere kritikatu du Jasone Agirrek. Hori bakarrik ez, EH Bilduko parlementariaren ustez “EITBko ardura postu guztiak atzamarrez izendatzen dira”.