Duela bi hamarkada, Bilboko Kafe Antzokian hiru lagun ageri zireneko argazkia, eta lagun horien atzean, “euskara elkarteen Topagunea” dioen kartel handi bat. Izan ere, joan den otsailaren 1ean bete ziren 20 urte Euskaltzaleen Topagunea legez eratu zela. Ibilbidearen errepasoa egin du Martinez de Lagosek, eta nabarmendu du profesionalizazioaren aldia bizi izan dugula. Aurrera begira, berriz, berriro ere euskaltzaleen mugimendu aktibo baten beharra plazaratu eta indartu behar dela uste du. Euskaltzaleen mugimendu aktiboa egonda, kimu berriak ari direlako sortzen eta hauspoa eman behar zaielako.