'Biharkoa hasi da egun', iraultzarako balio unibertsalak eta 111 Akademiako kritikak

Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Muda taldeko Maitena Beheran, Amaiur Coscarat eta Ortzi Hegoasekin 'Biharkoa hasi da egun' lehen diskoaz izandako solasaldia ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Audio_placeholder

'Biharkoa hasi da egun', iraultzarako balio unibertsalak eta 111 Akademiako kritikak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, 'Gaur8' astekariko Xabier Izagak biharko zenbakiko edukiak aurreratu ditu, bereziki, Mikel Zubimendik iraultzarako balio unibertsalen garrantziaz egindako analisia. Maite Sabalza batu da aktualitateaz egiten dugun errepaso kritikora, bereziki, Sara Majarenas euskal preso politikoaren eta haren alaba Izarren kasuari erreparatu dio. Literaturaren tartera 111 Akademiako Amaia Goikoetxea batu da eta Unai Villenaren 'Hauts haietatik' zein Jon Arretxeren 'Sator lokatzak' liburuei buruzko kritikak ekarri ditu. Eguneko adierazpenetan, Euskal Herriko Bilgune Feministako Edurne Epelde eta Marina Sagastizabalen hitzak entzun ditugu, biharko espetxe martxaz. Amaitzeko, Iñaki Eizmendik seme-alaben eleaniztasunaz Txapa irratian esandakoak izan ditugu entzungai.