CSN erabakia hartzear dela (Gaur du bilera), ohar gogorra kaleratu dute CSNko bertako langileek. Ohartarazi dute eskatutako hobekuntzak ez dituela egin Garoñak, onartu gabeko arauak erabili dituztela erabakia hartzeko, prozedura “behar adinako gardentasunik” gabe egin dutela, eta “aldez aurreko eztabaidarik” ez dutela egin zentral nuklearren bizitzaz. Pascualen hitzetan “trantsizio energetikoa ez da nahikoa. Deshazkunde energetikoa ere bultzatu behar da”.