Alabak aske hezteko gakoak, Greziako errefuxiatuak eta euskal komunikazio esparrua

Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidenteak eta Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakariak egindako lehenk bilkura aipatu du, besteak beste, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Alabak aske hezteko gakoak, Greziako errefuxiatuak eta euskal komunikazio esparrua

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Estitxu Eizagirrek 'Argia' astekariaren azken alerako landu dituzten gaien aurrerapena egin du, bereziki, neska gazteak indarkeriarekiko beldurrik gabe hezteaz Onintza Iruretak idatzitako erreportajea. Eguneko adierazpenen tartera Jokin Azpiazu soziologoak gizonez eta feminismoaz Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu. Halabedi irratiko Igor Goikoleak Greziako errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzen ari den Patxi Gaztelumendiri egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai. Komunikazioaren tartera Urtzi Urkizu batu da, eta, besteak beste, Ezkerraberri Fundazioak antolatutako euskal komunikazio esparruaren jardunaldia aipatu du. Amaitzeko, Iraitz Zufiaurrek Euskal Irratietan esandakoak izan ditugu entzungai, politikagintzako genero bereizketaz.