Denak beharrezkoak direlakoan, Elhuyarren duten hizkuntza kudeaketaren berri ekarri du. Kanpora begirako ekoizpena euskara estandarrean egiten dute, hizlari bakoitzak eransten dizkion ñabardurekin. Hiztegien kasuan, tresna bateratzailea izateko helburua dutenez, euskara estandarreko hitzak jasotzen dituzte horietan. Hitzen inguruko zenbait informazio ematen dizkiote erabiltzaileari, besteak beste, euskalki eta erregistro markak.