Zientifikoki balioa aitortzen zaion neurketa hori baliatu dute euren eskualdean eta Gernika-Lumoko emaitzei erreparatu die, eta haurren euskara erabilerak %16 behera egin izanak eragin dion kezka nabarmendu du. Astorkiak argi du datu horiek ongi aztertu behar direla eta egoerari aurre egiteko ezagutu egin behar direla haurren sozializazio bideak, gizartea aldatu ahala, plangintzak ere egokitu egin behar baitira.