Eguberrietako oporretan, berriz, Garikoitz Goikoetxearen 'Euskara irabazteko bidean' liburua irakurtzeko aukera izan omen du, eta atentzioa eman dio euskararen egoera aldatzeko bertan ageri den ilusioak eta elkarlanaren beharrak. Zehazki, liburuan ere aipatzen den helduen euskalduntzearen garrantziari heldu dio Mugikak eta euskaltegiak horretarako ezinbestekoak izango direla nabarmendu du.