"Gurasoen hizkuntza arauak aldatzeko ahaleginak seme-alabei eredu ona eskainiko die"

Gurasoentzat berria eta arraroa dena seme-alabentzat naturalagoa dela uste du Iñaki Eizmendik, eta azken urteotan hizkuntza arauen gaiak garrantzia hartu duela uste du.

Audio_placeholder

"Gurasoen hizkuntza arauak aldatzeko ahaleginak seme-alabei eredu ona eskainiko die"

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Alegia, euskaldunen arteko elkarrizketa batera euskara ulertzen ez den bat edo ulertu arren erdaraz aritzen den bat sartzen bada, hizlari guztiak erdaraz aritzera pasatzen direla. Beraz, arau horiek aldatzeko gako gisa proposatu du TELP tailerren aukera. Horrez gain, iruditzen zaio hainbat herritako dinamikek ere laguntzen dutela horretan. Hargatik, hasierakoari helduta, uste du helduek arau horiek aldatzeko hautu kontzientea egiteak lagun dezakeela gazteek aldaketa hori modu naturalean ulertzen.