Elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa bihurtzen da urteetan zehar

Elhuyareko Quark saioan, Montrealgo Unibertsitateak eta Geriatria Institutu Unibertsitarioak egindako ikerketa baten emaitzak aztertu dituzte. Ikerketa horren arabera, elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa bihurtzen da urteetan zehar baliabideak erabiltzeko orduan.

Audio_placeholder

Elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa bihurtzen da urteetan zehar

Loading player...
quark
quark

Hori frogatzeko, ikertzaileek adineko elebakarrei eta elebidunei zeregin bat jarri zieten eta haien garunen konexio funtzionalak alderatu zituzten. Zereginak kontzentrazioa eskatzen zuen interferentziei aurre egiteko. Ikerketak erakutsi zuen adineko pertsona elebidunen garunek ibilbide txikiagoak eta egokiagoak erabiltzen dituztela eskatutako informazioa lortzeko.