Hori erantzun die Nafarroako Gobernuak @LandaJauna eta @xabamez txirolariei, eta gaia gurera ekarri du Adminstrazioan Euskaraz taldeko Fermintxo Zabalzak. Ele bitan nahi izanez gero, beraz, eskatu egin behar dira. Baina Zabalzaren hitzetan, 702/2013 Errege Dekretuak ez dio ezer hizkuntzari buruz, eta ez dago araurik Nafarroa osoan txartela ele bitan egitea debekatzen duenik.Nafarroako Gobernuak 282.000 Osasun Txartel berri egin ditu, esan bezala gehienak erdara hutsean, eta 2018. urterako 615.000 egin nahi ditu denera. Eta txartel horiek ez dute iraungitze datarik. Beraz, aldaketarako unea dela uste du Zabalzak.