Silvia Federici, Galeseko euskal astea eta albiste idatzien ikus-entzunezkotzea

Gaurko irratien tartean, Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da eta euren bueltako gizarte, ekonomia eta agenda kontuak ekarri ditu.

Audio_placeholder

Silvia Federici, Galeseko euskal astea eta albiste idatzien ikus-entzunezkotzea

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Danele Sarriugartek Silvia Federici ekintzaile marxista feministari egindako elkarrizketa. Gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan duen Aitor Martinez gazte auzipetuak 'Araba hizpide' irratsaioan esandakoak ekarri ditugu eguneko adieazpenetara. Arraio irratiko lagunek Begotxu Olaizolarekin hitz egin dute Galesko euskal asteari buruz. Komunikazioaren atalera Marijo Deogracias batu da eta idatziko hedabideen edizio digitaletako albisteen ikus-entzunezkotzeaz aritu da. Amaitzeko, Ibai Fresnedorekin kirol arleko genero bereizketaz hausnartu dugu.