Egun batean gobernuko gutun ofizial bat iritsi zitzaion erdara batuan, eta Joxek irakurtzen ez zekienez Elizondoko apaizarengana joan zen eskutitz ofiziala irakur eta euskaratu ziezaion. Derrigorrezko soldaduska egiteko baldintzetako bat betetzen ez zuelako soldaduska egitetik salbuetsita zegoela esan zion herriko apaizak, eta Joxe triste geratu zen, espero baitzuen soldaduska aukera izango zela eskolatu eta espainiera ikasteko. Galarzaren etxean morroi lanean segitu behar izan zuen, eta han ezagutu zuen gerora emazte izango zuen Eugenie neskamea. Amaiurrera ezkondu ziren biak eta pobre baina elkar maitez hasten zuten urte berri bakoitzagatik ekarri ditu gogora Mayak.