"Gabonetan euskaraz jai ibili ondoren, urte berriari gogotsu heldu diogu Oihaneder etxean"

Urte berriari gogotsu heldu diote Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, 2017 hasiera honetarako prestatu duten agendaren berri ekarri du Ane Pedruzok gurera.

Audio_placeholder

"Gabonetan euskaraz jai ibili ondoren, urte berriari gogotsu heldu diogu Oihaneder etxean"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

Batetik, Ilunabarrean dantzan izeneko folk dantzaldia martxan dute berriz ere. Bestetik, kantugintzan trebatuko dira Mikel Markezek lagunduta. Izan ere, aste honetan bertan abiatuko dute 'Kantuz eta kontuz' izeneko tailerra. GEU elkartearekin batera antolatu dute kantu tailerra, baita 'Begi belarri' ikus-entzunezkoen zikloa ere. Munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaltzea eta aberastea bilatzen duen 'Hitz Adina Mintzo' hizkuntza gutxituen zikloan Mantxako kanaleko Guernsey uhartean hitz egiten den mintzaira landuko dute. 'Eskilarapeko Soinuak' ere ez dira faltako, urtarrileko formatu txikiko kontzertuko protagonista Hutsa taldea izango da. Alea aldizkariarekin antolatutako SolasALEAn elkarrizketa irekiko gonbidatua, berriz, Alberto Zerain izango da, eta Hodei Arrausi EITBko kazetariak eta Sonia Kintana Salburua auzoko Sarburu elkarteko kideak egingo dituzte elkarrizketako gidaritza lanak.