Bilboko San Tomas azoka, Gabon kutsuko doinuak eta argi kuantikoak

San Tomas eguneko azokatik egin zuten zuzeneko saioa atzo Bilbo Hiria irratiko lagunek eta bertan izan zituzen gonbidatuen hitzak ekarri ditu Ane Zabal koordinatzaileak gaurko irratien tartera. Ondoren, Tarana Karimi Antxeta irratiko Aitziber Zapirainek egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Audio_placeholder

Bilboko San Tomas azoka, Gabon kutsuko doinuak eta argi kuantikoak

Loading player...
zebrabidea
zebrabidea

Anarik bihar Oiartzunen eskainiko duen kontzertuaren harira, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenarekin izandako solasaldia ekarri dugu elkarrizketaren tartera. Sormenaren tartera, berriz, Halabediko Jon Aranburu eta Beñardo Goietxe musika kolaboratzailea izan ditugu eta Eguberri kutsuko kantuak proposatu dizkigute. Amaitzeko, Aitor Bergara fisikariak gabonetako argi kuantikoei buruzko azalpenak eskaini dizkigu.