Ondoren, Sonia Gonzalez eta Mikel Otero batu dira tertuliara eta desobedientziaz hausnartu dugu iazko Gasteizko herri harresian atxilotu zituztenen eta iazko Diadan Espainiako erregearen argazkiak erre zituztenen aurkako auziei helduta. Ekonoeus ekonomia elkarteko Jon Basabek bihar Bizkaiko Batzar Nagusietan egingo duten banka publikoari buruzko jadunaldiaren berri ekarri du elkarrizketaren tartera. Amaitzeko, Halabediko esatari Jon Aranburuk eta Ana Revuelta arte kolaboratzaileak 'Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak' erakusketari buruzkoak ekarri dizkigute sormenaren tartean.