"Zuzentzaileak kontuan hartu behar du idazlearen segurtasun falta ez areagotzea"

Ibon Sarasolak 'Bitakora kaiera' liburu berria argitaratu du, eta Manex Agirreren ustez, nahikoa izan dira pare bat elkarrizketa prentsan, euskalkien eta batuaren arteko talkari txinpartak ateratzeko, beste behin ere.

Audio_placeholder

"Zuzentzaileak kontuan hartu behar du idazlearen segurtasun falta ez areagotzea"

Loading player...
Manex Agirre
Manex Agirre

Ez dio estuki horri heldu, baina argi du euskalkien eta batuaren arteko talkarik badago, hiztunok sortutakoa dela, ez hizkuntzak berak. Euskara batua eta estandarra bereizten ditu Sarasolak liburuan. Batua, hizkuntzaren prozesu bat izendatzeko modua litzateke, zentzu historikoan, eta estandarra, prozesu horren emaitza. Hizkuntza zuzentasunari ere erreparatu dio Agirrek, lanean, askotan joaten baitzazkio lankideak, euskaraz idatzi dutena zuzentzeko eskatzera. Argi du hainbat irizpide izan behar direla kontuan zuzenketak egiterakoan, idatzi duenaren segurtasun falta ez areagotzeko, besteak beste.