Gaur 23H: Heavy metalari merezitako tartea eskainiko dio Burdinola saioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Alemaniako Freedom Call taldearen "Master Of Light" diskoa izango dute protagonista. Era berean, Nightmare, Steve Grimmett's Grim Reaper, Dünedain eta Sonata Arctica banden berriena eskainiko dute.

Burdinola
Burdinola

Herriko Burdina atalean, berriz, Nafarroako Hibakusha taldearen "Oihu Isilak" diskoa nabarmenduko dute, Devil Vow eta Su Ta Gar taldeen banden musikarekin batera.