"Erradikaltasunaren eta ideia argien artean diferentzia dago, nahiz eta muga lausoa den"

Nafarroako herri galdu batean adineko emakume batekin izandako elkarrizketari buruzkoak aipatu ditu Alex Artzelusek gaurkoan. Emakume haren ustez, 80ko hamarkadan leherketa handia gertatu zen, frankismo garaian zapalduta eta isilik bizi ziren herritarrek beste muturrera jo zuten.

Audio_placeholder

"Erradikaltasunaren eta ideia argien artean diferentzia dago, nahiz eta muga lausoa den"

Loading player...
artzelus
artzelus

Artzelusek uste du zenbait euskalduni ere gauza bera gertatu zaiela euskararekin. Hizkuntza komunikatzeko tresna natural gisa ulertu ordez, euren euskalduntasuna esajeratzen dutela. Hargatik, erradikaltasuna zerbait arriskutsua iruditzen zaio Artzelusi, baina zalantza du tolerante eta moderatu izanda euskara salba ote daitekeen. Erdibidea topatzeko funtsa TELP tailerretan dagoela uste du, nor bere buruarekin koherente izateko aukera ematen dutelako.