"Euskalkiak euskararen salbatzean oztopo izan daitezkeenaren ideiarekin ez nator bat"

Sabelean duen izugarrizko minaz hitz egin du Argitxu Camusek gaurkoan. Sarri entzuten duen diskurtso batek zauria ireki omen dio, ezin du jasan euskalkia eta euskara batua elkarren aurka jartzen dutenen iritzia.

Audio_placeholder

"Euskalkiak euskararen salbatzean oztopo izan daitezkeenaren ideiarekin ez nator bat"

Loading player...
Argitxu Camus
Argitxu Camus

Azken hilabeteetan, hiru lagunekin izan du eztabaida hori eta hiruekin izandako elkarrizketen berri eman du gurean. Camusen ustez, zenbaitek konplikazioak ikusten ditu berak aberastasuna ikusten duen lekuan. Camus ados dago euskara estandarizatu edo idazteko arautu beharrarekin, baina ez dago ados euskara salbatzeko prozesuan euskalkiak sakrifikatu behar direla diotenekin.