"Aurreiritziei izkin egin eta euskalgintza bizitzeko molde berrituak behar ditugu"

Euskalduntasun urbanoaz Bilbon eskaini zuen hitzaldi bat ekarri du gogora Txerra Rodriguezek, bertan, euskara hizkuntzarik zaharrena denaren mitoa hautsi behar zela aldarrikatu zuen. Horren ordez, gurea hizkuntzarik modernoena dela aldarrikatu behar dugula iruditzen zaio.

Audio_placeholder

"Aurreiritziei izkin egin eta euskalgintza bizitzeko molde berrituak behar ditugu"

Loading player...
rodriguez
rodriguez

Baita euskara arbasoena denaren mitoa ere, euskarak, izatekotan, ondorengoena izan behar duela uste du Rodriguezek. Euskara baserrikoa dela uste duten horiei, berriz, euskara asfalto eremukoa ere badela nabarmendu die. Euskalgintza modu sortzaileagoan eta kritikoagoan bizi behar genukeela iruditzen zaio, esaten dugunetik egiten dugunera dagoen tartea ezabatzen dihardugun bitartean, behintzat tartea murriztea.