"Erosotasunetik irten eta bizikleta bezala, euskara ere kalera atera behar dugu egun euritsuetan ere"

Azken hilabeteotan kalean ezagutzen ez duen jendearekin dituen harremanak neurtzen saiatu da Naroa Cuesta. Eta berak "sasi ikerketa" gisa izendatu duen esperimentu horretako ondorioak plazaratu ditu gaurkoan.

Audio_placeholder

"Erosotasunetik irten eta bizikleta bezala, euskara ere kalera atera behar dugu egun euritsuetan ere"

Loading player...
cuesta
cuesta

Gasteizen geroz eta euskaldun gehiago daudela iruditzen zaio, baina baita gurasoen edota aiton-amonen bizikleta zaharra berreskuratu eta hirian mugitzeko baliatzen dutenak ere. Bi parametro horiek elkar gurutzatuta atera duen ondorioa da erraza izan ez arren, ahalegina egin behar dela euskaraz bizitzeko, euriagatik kalera bizikletan irteteko ahalegina egin behar den neurri berean.