"Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu eta merezi dugu, lidergo politiko eredugarria behar dugu"

Osakidetzaren bigarren euskara planari heldu dio Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibargurenek. Hizkuntza batean lan egitea hizkuntza horren erabilera eta normalizazioa ziurtatzeko bermerik onena delakoan, baldintza aproposak dituzten zerbitzu eta unitate guztietan euskara lan hizkuntza bilakatzeko helburua dute.

Audio_placeholder

"Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu eta merezi dugu, lidergo politiko eredugarria behar dugu"

Loading player...
ibarguren
ibarguren

Ibargurenek hori posible izateko eguneroko lanean topatzen dituen oztopo guztiak zerrendatu ditu, ordea. Beraz, egunotan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakaria izendatzeko puntuan direnez, hurrengo Lakuako Gobernuari urratsak egiteko moduko lidergoa izendatzeko deia egin dio.