"Aldaketa gaitasunaz jabetuta euskaraz bizitzeko esparruak irabaztea da gure norabidea"

Nafarroako sarreretako seinaleak elebitan jartzeko erabakia hartu zuen joan den astean Nafarroako Gobernuak, eta erabakia goraipatu egin du Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Audio_placeholder

"Aldaketa gaitasunaz jabetuta euskaraz bizitzeko esparruak irabaztea da gure norabidea"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Kontrapuntu gisa, ordea, aipatu du Baiona eta Beskoitzeren arteko bidean elebietan ziren panelak frantses hutsezkoekin ordezkatzen ari direla. Petriatik esan du aspalditik baliatu direla bide seinaleak euskara eta euskaldunon eskubideak aldarrikatzeko, ezabaketa eta zuzenketa kanpainak horren adibide. Paisaia linguistikoa osatzen duten kartel, seinale eta errotuluak garrantzitsuak direla uste du Petriatik, bide seinaleek norabide bat erakusten dutela, eta euskaldunon kasuan norabide hori ez dela geografikoa soilik.