Maite Arroitajauregi "Mursego" "Ni abangoardista? Nik herri musika egiten dut"

2 musikari jarri ditugu aurrez aurre #Ezpalak elkarrizketako azken ale honetan: Andoni Tolosa eta Maite Arroitajauregi. Alegia, Morau eta Mursego.

Audio_placeholder

Maite Arroitajauregi "Mursego" "Ni abangoardista? Nik herri musika egiten dut"

Loading player...
Maite Arroitajauregi eta Andoni Tolosa #EZPALAK
Maite Arroitajauregi eta Andoni Tolosa #EZPALAK

Gure 10. urteurrena ospatzeko abian jarri genuen EZPALAK elkarrizketa sorta, eta geroztik, guretik pasa dira Pako Etxeberria forensea, Arantza Arruti ezker abertzaleko militante historikoa, Joseba Asiron Iruñeko alkatea edota Joxe Angel Iribar Athletic-eko jokalari ohia. Oraingoa, elkarrizeta baino, solasaldia izan da.

Jende gutxi badaki hau, baina, Andoni Tolosaren diska batean hartu zuen parte Maite Arroitajauregik, 18 urte zituela. Horrela ezagutu zuten elkar, eta horrela hasi zuen bere ibilbidea ere Mursegok. 

Geroztik bakoitzak bere bidea egin du, eta Info7 irratiak elkartu ditu berriz, non eta Eibarren, Arroitajauregiren anaiaren tailerrean, lutierra baita, eta bertan ematen ditu musika klaseak ere Maitek. Musikaren transmisioaz aritu dira solasean "musikaz gozatzen eraskusten dien, musika bizitzen, erritmoa eramaten..." dio Eibartarrak.

Loading player...

Ur handitan ere sartu eta galdera zuzena luzatu dio Tolosak "Nola ikusten duzu musikari ofizioa? Musikaz bizi izateko sorkuntza ez da aski" erantsi du Hernaniarrak. Euskal Herrian musikaz bizitzea ez dela erreza baieztatu du Maite Arroitajauregik, baina, berak zorionez baduela aukeratzeko aukera, eta proiektu batzuei ezetz esaten diela, hori "pribilegio bat dela" aitortu du.

Loading player...

Musika estiloen inguruan ere aritu dira hausnarketan. Zer da musika protesta? zer herri musika? eta popoa? Musikari abangoardista al da Maite Arroitajauregi ?
Loading player...