Izan ere, Europako soziolinguistikan asko ikertu omen da horretaz, eta lexikoa hartzen omen da komunikabideetatik, baina ez omen da horren ondorioz hizkuntza erabileran aldaketa sistemikorik gertatzen. Hargatik, adibidez, komunikabideetan hitanoa erabiltzeak gazteen euskaran hitanoa sartzea ez lukeela eragingo nabarmendu du. Beraz, komunikabideek zeharka eragiten dute gure hizkeran, Elorduiren ustez. Eta gaineratu du gizarteko ohiturak ere baduela eragina komunikabideen hizkuntza erabileran. Gaztea irratikoek, hargatik, gazteen kaleko hizkera euren jardunean txertatu dutelakoan dago, eredugarriak baino, benetakoak izatea lehenetsi dutela, alegia, identitate soziolinguistiko hibridoak txertatu dituztela diseinu soziolingustikoan.