"Orain da unea, bakoitzak ahal duen eran, euskara zaintzeko inbertsio ausartak egiteko"

Erakunde publikoak 2017rako aurrekontuen prestaketan murgilduta dauden garaiari erreparatu dio Eneritz Albizuk gaurkoan. Denerako nahi adina diru izango ez dutenez, aurrekontua banatzerako orduan lehentasunak ezartzea egokituko zaie erakunde horiei.

Audio_placeholder

"Orain da unea, bakoitzak ahal duen eran, euskara zaintzeko inbertsio ausartak egiteko"

Loading player...
albizu
albizu

Bizkaiko Foru Aldundiak euskara eta kulturara bideratzen duen aurrekontua %11 murriztea erabaki duela nabarmendu du Albizuk. Lanpostuari, diruari edo eduki daitekeen balioari ematen diogula garrantzia iruditzen zaio, euskarari ez bezala. Eta joera horri buelta emateko ardura denena delakoan dago, baita erakunde publikoena ere.