Zehazki, xiberutarrek euren euskalkian idaztean edo hitz egitean dituzten buru hausteei heldu die. Izan ere, ez dira asko xibereraz idazteko alfabetatuak izan direnak, eskolan xibereraz ikasi eta euskara batuaren arauak horri ezartzen dakitenak, alegia. Diferentzia handia baitago ahozko xibereraren eta idatziaren artean. Zenbait adibide jarri ere egin ditu Camusek, 'r' bakarra ez dutela ahoskatzen edo hitz askoren arteko 'h'-a ahoskatzen dutela, besteak beste. Camusek argi du idatzizko xibererak arau zenbait behar dituela, baina oraindik inork ez du lan hori bere gain hartu, eta xibereraz klaseak ematen dituzten irakasleek zein xibererazko dokumentuak itzultzen dituzten langileek horren behar gorria dutela nabarmendu du.