Ondoren, Sonia Gonzalez eta Mikel Otero batu dira tertuliara eta Gipuzkoan eraiki nahi duten errauste plantaz, Nafarroako hondakin plan aitzindariaz eta hondakinen kudeketa jasangarriaz hausnartu dugu. Gipuzkoan harrera familien beharrean dauden haurren errealitatearen berri ekarri du Beroa elkarteko kide eta harrera ama den Naroa Juarezek. Halabedi irratiko Jon Aranburuk eta Ana Revuelta arte kolaboratzaileak Tabakaleran ikusgai dagoen 'Organismo bizidunen agentzia' erakusketaz hitz egin digute. Amaitzeko, Oarsoirriak taldearen 'Irri baratzea' proiektua ezagutu dugu Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Mikel Azkarateri egindako elkarrizketari esker.