Hori da, besteak beste, hiru larunbat goizetan GEU elkarteko bazkide, lagun eta Gasteizko hainbat euskaldunek egingo dutena: euskarak Gasteizen dituen erronkak definitu eta horiek lortu aldera garatu beharreko tresnei forma eman. Izan ere, egoera zeharo aldatu da azken hamarkadatan eta egun %19 dira euskaraz aritzeko gai eta beste %18 euskaraz ulertzeko gai. Orobat, gazteen artean hamarretik sei baino gehiago dira euskaldunak. Baina horrek galderak ere eragiten ditu: "Euskaldun bihurtzen gaitu euskara jakite hutsak?". Denek dugu zerbait esateko eta hausnarketa kolektibotik datozen ideiak jaso eta horiek abian jartzeko balibideak lortu nahi dituzte.